2011-02-04

Webuest: Funtzioak eta grafikoak

Marije Ortego kideak sortutako lana, eta Iralen orraztutakoa, da Funtzioak eta grafikoak webquesta. Marijek berak horrela aurkezte die ikasleei zein izango den euren lana: "Webquest honetan funtzioak eta grafikoak aztertuko dituzu. Oinarrizko funtzioetatik abiatuz eta arbel digitala erabilita, gauza izango zara zuk zeuk proposatutako adibideak aztertzeko eta ondorioak ateratzeko."
Aurreko batean aurkeztu genituen hemen Alazne Zarateren Zenbakien Mundua eta Lydia Fdez. de Luco eta Esteban Estabanen ¿Jugamos con la sombra de la Torre Eiffel?
Eibarko berritzegunean aspaldi dabiltza Webquesten sustapenarekin eta matematikarako honako hauek sortu dituzte: Arantza Gabiria eta Lydiaren Nola neurtu institutuaren altuera eta Debagoineko monumentoak neurtzen eta Esteban Esteban eta Lydiaren ¿Puedes medir la circunferencia de la tierra?
Ondorengo aurkezpenaean zerrenda guztia ikus daiteke LH, BH eta batxilergorako aukera desberdinekin: