Azkeneko boladan aipatu ditugu zenbait baliabide Matematika 2.0 -n aurrerapausoak emateko, adibidez, Mate10Tresna2.0 (01 ThatQuiz, 02 Jesus Gorroño, 03 Rekenweb, 04 BNMV, 05 EDAD-Gauss, 06 GeoGebra, 07 Educaplus, 08 Phet, 09 Moodle-Google, 10 Matematikariok) edota gure inguruan irakasle askok lantzen ari direnak (Mateguay Mapa).
Oraingoan Eskola 2.0 propio sortzen ari den baliabideen berri ematera gatoz, izan ere, Eskola 2.0 programak argitaratu baititu LHko 5. mailako matematikarako baliabide sorta ederra. Denetara 114 ODE daude: ingurunerako 36, hizkuntzetarako 33 eta matematikarako 45. Oraingoz ez daude asko euskaraz baina itzultze-prozesuan daude eta eskaintza zabal honek aukera asko jarriko dizkigu eskura: hasieran baino besterik ez daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario