2011-05-27

Papiroflexia matematikan : ikasketa kinestesikoa.




Datorren uztailaren 4an eta 5ean, Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) ikastaroen barnean ospatuko da Papiroflexia matematikan ikastaroa.

Ikastaroaren aurkezpenean, zera irakur dezakegu:

Matematika urrun ikusten den gaia da askorentzat eta abstraktua. Ukitu ezin daitekeena ikastea zaila da makina batentzat. Hori dela-eta, matematikako kontzeptu batzuk indartzeko baliagarria izan liteke paper-tolesketa erabiltzea, kinestetikoki, hots, ukipenaren bidez ikasten duten horientzat batik bat. Behin formaren bat egiten ikasita, behin eta berriz egin daitekeen gauza da gainera, behar den materiala papera besterik ez delako. Horrela, papiroflexiaren hastapena emanik ikasle (pertsona) bati, ikasle (pertsona) horrek bere kabuz gehiago ikasten jarrai lezake, galderak eratorriz bere burura.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 87,50 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 78,75 €. Bazkideak: 65,60 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a
Informazio gehiago hemen lor dezakezu, eta matrikula egiteko orria hemen.

No hay comentarios: