2011-10-06

Matematika eta Wiris ikastaroa online

Datorren azaro eta abenduan Matematika eta Wiris jorratuko duen ikastaro telematikoa antolatu du Berritzegune Nagusiak. Ikastaroak saio presentzial bakarra izango du azaraoren 3an, osteguna, Berritzegune Nagusiaren Bilboko sedean 17:30etatik-19:30 arte. Ondoren, eta 30 ordu osatu arte, online izango da.

Emailea Marisa Berdasco izango da eta jorratuko diren gaiak:
  • WIRIS kalkulagaiuaren erabileraren sarrera (datuen edizioa, oinarizko kalkuluak, eta menuen erabilera)
  • Edizio funtzioak (grabatu, inprimatu, web-orri batean txertatu: wiki, site, blog, ohar bloka,..)
  • WIRIS kalkulagailuaren erabileraren sakondu (grafikoak 2Dtan, 3Dtan, marrazki interaktiboak, programazioa)
  • ikastaroaren zehar 4 jarduera egingo dira eta kideen artean partekatu eta argitaratu egingo dira
Izena ematen duten aurreneko 20entzat egongo da aukera oraingoan. Eskaeraren arabera ikastaroaen beste edizioren bat antolatzea aztertuko da. 


Zalantzak: mateguay@gmail.com edota 943 36 84 06

No hay comentarios: