2012-04-17

Ikastaro interesgarria Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua


XXXI. edizioko ikastaroak aurkeztu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak
Iazko arrakastaren ondoren, aurten, matematikako beste ikastaro bat prestatu dute Santiago Fernandez Fernandezek eta Jose Manuel Lopez Irastorzak irailaren 5, 6 eta 7rako: Reflexiones y experiencias en torno a la enseñanza de las matemáticas.
Antolatzaileez gain, hauek izango dira ikastaroko ponenteak: Antonio Perez Sanz, Rafael Perez Gomez eta Jose Antonio Mora. Klikatu hemen, ikastaroari buruzko informazioa ikusteko. Aukera paregabea da hau hurrengo ikasturtea gogotsu eta indartsu hasteko.
 
Irakasteko Ikasten atalaren barnean dago kokatuta ikastaroa, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak beka kopuru bat eskaintzen du horretarako. Bekak zuzenki lortu ahal izango dira, matrikulak, ikastetxeen bitartez bere inprimaki berezietan betetzen badira.
Matrikula egiteko lehenengo epea Maiatzaren 2tik 31ra izango da, eta bigarrena (+%20), ekainaren 1etik aurrera. 

Ikastaroaren prezioa 75€-koa da ohiko matrikulan, eta 90€-koa ekainaren 1etik aurrera. Matrikula ikastetxearen bitartez eginez gero, bekarekin, %50-eko deskontua izango genuke.
Baten batek lojamendurako beka eskatu nahi izanez gero, kontuan izan beka eskaria apirilaren 23a baino lehenago eskatu beharko lukeela, honako inprimakiaren bidez. 

Modu guztietan, esan beharra dago, ikastaro hau Garatuk datorren ikasturterako egingo duen ikastaro-eskaintzaren barnean agertuko dela. Bertatik eskaera eginez gero, matrikula doainikoa izango litzateke. Laster plazaratuko dituzte Garatuko ikastaroak, eta blog honen bidez helaraziko dizkizuegu. 

Ondorengo, WEB orrian http://www.sc.ehu.es/cursosverano beka inprimakia, apirilaren 23ra arte, eta matrikula inprimakia, maiatzaren 2tik aurrera, aurkituko dituzu, bai eta bestelako informazioa ere.

No hay comentarios: