2013-02-07

"Gure Osasuna Hobetu dezagun" Proiektua

Tokiz kanpo nagoelako sentsazioa dut baina tira, Matematikazaleak oso jende irekia zaretenez zihur nago behar den bezala zabalduko duzuela zuen lankide eta lagunen artean hemen aurkeztera nihoakizuen lana.

Azken 20 urteetan Gorputz Heziketako irakaslea izan naiz eta nola edo hala urte hauetan pilatutako zenbait esperientzi  lan batean bildu nahi nituen. Gauzak honela "Gure Osasuna zaindu dezagun" proiketua egitera animatu nintzen.



  • Proiektua egiteko arrazoi nagusiak hauek izan dira:
  • Datu guztien arabera gure ikasleak geroz eta ariketa fisiko gutxiago egiten dute; sedentarioagoak dira. 
  • Hau neskengan  oraindik nabariagoa da.
  • Azken urteetan elikatzeko ohiturak okertzen ari dira.
    • Azken urteetan loditasunaren tasa igo egin da.
    • Honen ondorioz zenbait ikasleek osasun arazo larriak izan ditzakete etorkizunean.
  • Norbaitek interesa badu, hemen duzue justifikazio teorikoagoa (Elhuyar aldizkarian argitaratuko dutelako esperantzan nago). 
  • "Gure osasuna hobetu dezagun" proiektuaren helburu nagusia gure ikasleak bere ohituren gaineko azterketatik abiatuta, ohitura aktiboago eta osasuntsuagoak bere egin ditzatela da. Proiektua 7 unitate didaktiko eta beste zenbait dokumentuez osatuta dago.
  • Unitateen helburuak:
    • 1. unitatea: "Zer da osasuna?".
    • Ikasleei osasunari eragiten dioten aldagai ezberdinak aurkeztea eta bere eguneroko jardueretan praktika horiek aplikatzeko gai izateko bidean jartzea.
    • 2. unitatea. "Gure egoera fisikoa aztertzen".
    • Gure ikasleek egiten duten jarduera fisikoa, dituzten jarduera sedentarioak, elikatzeko ohiturak, pisuaren egokitasuna eta duten gaitasun fisikoa aztertzea eta hausnarketa egitea.
    • 3. unitatea: "Ahalmen fisikoak lantzen". Lau azpiunitatez osatua dago:
      • 3.1. unitatea: "Mugitzen hasi aurretik".
      • Egoera fisikoa lantzen hasi aurretik ikasleak ezagutu beharreko kontzeptuak aurkeztea.
      • 3.2. unitatea: "Erresistentzia lantzen".
      • Gure ikasleek erresistentzia aerobikoa lantzearen onurak ezagutzea, gaiaren inguruan ezagutzak handitzea eta hauek praktikan erabiltzeko gaitasuna eskuratzea.
      • 3.3. unitatea: "Indarra lantzen".
      • Gure ikasleek indarra lantzearen inguruan ezagutzak handitzea eta batez ere gihar talde nagusiak lantzeko oinarrizko ariketak, zein den erabili beharreko pisua eta segurtasun neurriak ondo ezagutzea.
      • 3.4. unitatea: "Malgutasuna lantzen".
      • Gure ikasleek malgutasuna lantzearen inguruan ezagutzak handitzea eta batez ere gihar talde nagusiak luzatzeko oinarrizko ariketak egiten ikastea
    • 4. unitatea: "Bizkarra zaindu eta ariketa desegokiak ez egin".
    • Alde batetik, gure ikasleek bere eguneroko bizitzan egiten dituzten mugimenduak eta hartzen dituzten gorputz jarrera egokiak zein diren ikas dezaten eta ahal den neurrian, bere ohituretan txerta ditzaten.
    • Bestaldetik, ariketa fisikoak egiterakoan nahiko ohikoak eta desegokiak diren zenbait ariketa ezagutzea eta ordezko egokiak ikastea.
    • Azkenik, ariketa fisikoaren inguruan dauden zenbait ideia faltsu eta mitoen berri jakin dezaten.

  • Unitateen egituraketa:
    • Unitate guztiak bi atal nagusi dituzte: Ikasleen txokoa eta irakasleen txokoa. 
      • Ikasleen txokoa. Bertan unitatearen garapena azaltzen dut eta nagusiki honako atalak biltzen ditu:
  • Unitatearen aurkezpena.
  • Egin beharreko jarduerak.
  • Unitate guztien amaierararko ikasleek zerbait egitea edo "sortzea" proposatu dut: kartel bat, bideo bat, ariketa multzo bat…
  • Nola baloratuko dugun unitatea (ebaluazioa). 
    • Irakasleen txokoa.
      • Unitatearen aurkepena: bertan, uniateari buruzko zenbait argibide ematen ditut.
      • Unitatearen deskripzioa: atal honetan honako puntuak jasotzen ditut:
        • Norentzat dago zuzendua unitatea.
        • Unitatearen helburu nagusia.
        • Unitatean zehar egingo duguna (edukiak).
        • Denboralizazioa (noiz egitea proposatzen dudan)
        • Saioak aurrera eramateko proposamena.
        • Kalifikazioa nola egin.
* Kontuan izan dena den, proiektu hau, nire esperientzi eta ezagupenetatik egin dudan proposamen bat besterik ez dela. Hemen aurkezten ditudan materialak aztertu eta zure errealitatera egokitzea egokiena litzatekela iruditzen zait.

  • Material osagarriak.
    • Atal honetan unitate hauek aurrera eramateko garaian  interesgarria izan daitekeen informazioa bildu dut. Hala nola:
      • Motibazioari buruzko hainbat aipamen.
      • Jarduera fisikoa ez egiteko edo uzteko arrazoiak.
      • Gehiegizko pisua duten ikasleekin kontuan hartu beharrekoak.
      • Nesken partehartzearen inguruko informazio ezberdinak.
      • Gaiaren inguruko web, blog, aldizkari eta artikulo interesgarrietarako loturak biltzen dituen site-a.

No hay comentarios: