2013-04-17

Ikaselkar ren EKI proiektuko Matematika baliabideak

Gaur aurkeztu du Maite Gomezek koordinatzen duen taldeak Gasteizeko Europa Batzar Aretoan Ikaselkarrek bultzatzen duen EKI proiektuaren Matematikarako baliabideak. Ehun bat matematikari bildu dira bi ordu inguruko saioan eta bertan proiektuaren zehaztasunak aurkezpenez (matematikakoa bihartik aurrera eskuragarri) lagundurik eta 1. DBHko paperezko baliabideak jaso dituzte; honako hauek:

  • Ikasturterako portafolioa eta bertan Matematika-fitxak.
  • 1. ebaluazioko unitatea: Gauza orok du bere neurria; Ekintza baten planifikazioa. Ikasturte bakoitzean 3 unitate izango dira.
  • 1.DBHrako lan-koadernoa.
  • Zenbait liburuxka: EKI proiektuaren ikasmaterialen markoa, liburu digitala eta ekigunea, Matematika arloko materila berrien ezaugarri nagusiak e.a.
Aurreko paper-formatoko baliabideei beste batzuk sarean gehitu behar zaizkie:
  • Ekigunea ko baliabide multimediak (Aurkezpenak, kalkulu-orriak...) unitateetako zenbait jarduera aberasteko erabilil daitezkeenak. Denon eskura, irekian.
  • Liburu digitala, Virtusbooks webean eskura daitekeena, pasahitzapean. Saioan 90 egunerako lizentziak eskuratzeko pasahitzak banatu zituzten
Saioaren zehar egileek materialen berrikuntzak et aukerak agertu dituzte:
  • Curriculum diseinu berriaren 5 zutabeak (Marko orokorra -ADI 12 MG- aurkezpenean ikus daiteke, Hezkuntza-ereduaren Ezaugarri nagusiak izenburuarekin)
  • Hezkuntza-eredua gauzatzeko erabiliko diren Unitate didaktikoen egitura: 3 egoeretan antolatuak
  • Hiru egoeren errenka: hasierakoa (berdez), garapen-fasea (urdinez) eta amaierakoa (larrosaz)
  • Bi ebaluazio: garapen-fasearen ondoren edukien eskuratzea mailarekikoa eta amaierako fasearen ondoren konpetentzien lorpena zertikfikatuko duena.
  • Egoera edo fase bakoitzak bere jarduera propioak ditu. Esaterako:
    • Hasierakoak: kokatze, planifikazio eta arakatze jarduerak
    • Garapenekoak: ulertze eta miatze, aplikazio, egituratze eta autoerregulaziokoak.
    • Amaierakoak: integrazio-jarduera konplexuak
Partaideek hiru egoeretako jarduera guztien adibideak Ritxi Abrilen eskutik ikusi ahal izan zituzten esku artean zuten 1. unitatearen alean. 

Eki proiektuan, bukatzeko, bi ikasgela uztartu nahi dira:
  • Analogikoa (Ikaslearen liburua, jarduer-fitxak, portafolioa, lan-koadernoak, ekigunea eta irakaslearen gida-liburaua), batetik, eta
  • Digitala, liburu digitrala oinarri izango lukeena, bestetik.

No hay comentarios: