2013-12-18

Zorionak eta urte barri on!!

Danori urte ona opa nahi deutsuet, lehengo eran, gure aittek urtebarri egunien Aulestin abesten eban abesti bategaz, eta oraingo eran, SketchUpekin egindako bideotxo bategaz:


Urte barri barri
txarri belarri
deukenak ez deukenari
nik ez deuket eta neuri
eup...eup...
intxaurtxu bi
hiru gaztaña
mari montaña
atsuak deuko
uzker usaiña
aguriak deuko
kakusaiña...