2014-02-04

Mateguay bloga Teknopolisen

Datorren asteburuan, Mateguay bloga ETBko Teknopolis saioan agertuko da. Programa arduradunek esan digutenez bizpahiru minutuko kortea baino ez da izango eta Zientzia-blogen inguruko sorta baten alea izango omen.
Larunbatean ETB1ean 13,30etan, eguerdiko informatiboa baino lehen, emango dute; eta igandean, berriz, ETB2n, goizeko 9,40etan.

No hay comentarios: