2014-11-13

Matematika galdetegiak Wiris Quizzes-ekin Marisaren eskutik


Geogebra eta Wiris dira, gure ustez, ertainetako irakasleen artean matematikarako propio sortutako tresnarik zabalduenak.

Wirisek, hasiera batean Wiris editorea sortu zuen eta horren ondoren Wiris Cas online kalkulagailua. Bi horien demoak proba daitezke online:

Baina entrepresa horren azkeneko garapena Wiris Quizzesak dira, hau da, Matematikarako propio sortutako galdetegiak. Moodlen eta beste plataformetan txertatu daitezke eta editorea eta cas-aren aukera guztiak erabiltzen dituzte ikasleentzako tresna pertsoalizatuak eta autoebaluableak sortuz eta irakaskuntza aberasturako bidea matematikan irekiz.

Gure artean, azkeneko hiruzpalau urteetan, izan ditugu aukera desberdinak Wiris etxearen proposamenak ezagutzeko Garaprestek antolaturiko ikastaroen bitartez eta Marisa Berdascoren eskutik. (Klikatu markadore gorrian Marisaren beste zenbait lan ikusteko)



Aurtengo ikastaroan erabilitako baliabideak Marisak Doc batean bildu ditu eta aukera paregabea izan daiteke Wiris era eta WirirsQuizzes era hurbiltzeko.





Lan bikaina baina gure kidearekin ez da jada inongo sorpresa. Zorionak eta eutsi goiari!

3 comentarios:

Maite_Urinare dijo...

Lan bikaina eta oso polita. ZORIONAK

Luis M. Iglesias dijo...

Gran profesional y mejor persona nuestra amiga Marisa.

Zorionak, Marisa.

Abracete grande desde el Sur a Marisa y a toda la buena gente de Mateguay.

Seguimos...

marisa dijo...

Mila esker Maite. Muchas gracias Luismi. Felicidades también a vosotros dos por vuestro gran trabajo. Seguimos...