2015-01-09

Flipped clasroom Matematikan Gasteizeko Koldo Mitxelenean

Azken boladan pipliean dagoen Flipped Classroon gaiari helduko diogu berriro edo, zehatzago esanez, gure inguruan dinamika berritzaile hori bultzatzeko ezagutu berri dugun azken ekimenari.

Irale programaren testuinguruan, Gasteizeko Koldo Mitxelenan diharduten bi kidek, eta R400 programak eskainitako aukeraz baliaturik, baliabide sorta ederra sortu dute eta, esku zabaltasunez, denon eskura jarri site batean: Aritz Audikana eta Luis de Luz de Luz dira eta KM-Flipped Classroom da sitea. Bai Aritz eta bai Luis irakasle partehartzaile eta ekintzaileak dira, oso ezagunak Matematika arloko ikastaroetan, eta Jesusi sor diogu orain dela 10 bat urte esku artean izan genituen Derive eta Cabriren estraineko apunteak.

Euren sitean, besteak beste, honako baliabide hauek topa eta erabil ditzakegu gure saioak flipatzeko:
  • DBH3 eta DBH4rako 100 bideo baina gehiago, 3 eta 10´ arteko iraupenekoak
  • Problemen ebazpena aurkezteko eta selektibitaterako problemak lantzeko beste hainbat bideo (oso gomendagarriak eta, adibidez, filmen zatiak erakusten eta komentzen dituztenak)
  • Geogebra programaren inguruko 32 bideo Marisa Berdasco eta Manuel Sadakoei gehitu daitezkeenak aukerak areagotuz.
  • Esttistika lantzeko 6 bideo 5 eta 10´arteko iraupenekoak.
Zorionak Aritz eta Luis lan bikaina aurrera eman duzuelakoi eta baita lan horretan lagundu zaituzten Iraleko kideei ere.

Flipped Classroom inguruan artikulu gehiago Mateguay blogan

Ekimen gehiago Flipped Classroom inguruan: Agustin, Eider, Jesus, Manuel, Marisa... (Faltan botatzen dituzunak Comentarios-etan gehi ditzakezu; eskerrik asko)

No hay comentarios: