Zatikiak: sarrera.- Zatiaren kontzeptua osotasunaren zati gisa aurkezten du eta ikasleei hainbat irudikapenekin (zenbaki-lerro bat barne) zatikien arteko konparaketak egiteko aukera ematen die. Simulazioa jolasa eta laborategia aukerekin osatzen da eta zatiki propioak zein inpropioak erabiltzen ditu.
Zatikiak: zenbaki nahasiak.- Zatikien kontzeptua lantzen du zatiki mistoak ere landuz. Simulazioa jolasa eta laborategia aukerekin osatzen da eta zatiki propioak eta inpropioak erabiltzen ditu zenbaki mistoen bidez adierazteko.
Zatiki baliokideak.- Zatikien arteko berdintasunak lantzeko tresna dugu eta bi aukera ditu haren menu nagusian: berdintasun-laborategia kontzetua lantzeko eta jolasa autoikasketarako non zailtasun graduatutako jarduerak kateatzen diren gamifikazio modeloari eutsiz.
Eraiki zatiki bat.- Zatikiak sortzeko aukera ematen du bai propioak zein inpropioak eta laborategi aukerarekin zatikien arteko konparaketak eta laburketak egiteko parada ematen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario