2019-07-03

Matematikaren bidez irakurmenaren ulermena lantzeko blog-a

Matematika irakasgaiaren bidez irakurmena lantzea posiblea da. Honetaz gain, matematikako kurrikulumarekin erlazioa duten edukiak ere landuko dira. Kurtsoaren arabera mailakatuta, mundu errealean agertzen diren adibide praktikoak erabili dira, irakurmenak ikasleentzat atseginagoak eta interesgarriagoak egiteko.

Blog-a: https://sites.google.com/site/irakurketalantzen/home

Ikasleentzat eta irakasleentzat materiala prest dago zuzenean erabiltzeko (edo norberaren gustura eraldatu eta erabiltzeko). Blog honetan aurkitzen diren zenbait adibide:
  • Txirrindularitza (maldak)
  • Zergatik ez da existitzen King Kong? (bolumenen neurriak lantzeko)
  • D'Hondt legea (zenbakiak)
  • Apustu-etxeak (probabilitatea)
  • ...
Amaitzeko, eskerrak eman behar ditut Lydia eta Arantzari blog zoragarri hau eratzeagatik. Irakurmen berriak sortzea eta blog-a elikatzea posiblea da. Ekarpen berriak txertatxeko, bhzt@donosgune.eus korreoarekin kontaktuan jarri.

1 comentario:

JM Li dijo...

Eskerrik asko, Iñigo, zure ekarpenarengatik, "Matematikan irakurketa lantzen" bloga mahaigaineratzeagatik eta eskerrik asko, baita ere, Lydia eta Arantxari aspaldi jada egindako lan bikainarengatik.

Suerte, Iñigo, datorren urteko zure ibilbide berrian eta eutsiozu erakukutsitako lankidetzarako grinari. Bejondeizula!