2012-01-30

Hamaika haizetara

Gaur, urtarrilak 30, proiektu berri bat abian jarri da sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko.  Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du.
Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL batean islatuko dituzte.

Gaurdanik maiatzaren 30a arte izango da martxan. Gero, parte hartu duten ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai.
Informazio zehatza eta proposamen didaktikoak proiektuaren orrialdean aurki ditzakezue.
Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete.
Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!

///////

Hoy día 30 de enero se pone en marcha desde el Berritzegune Nagusia un nuevo proyecto colaborativo de nombre  “HAMAIKA HAIZETARA”. La finalidad de este proyecto es impulsar la utilización de la red en las actividades de aprendizaje y fomentar la colaboración tanto entre profesorado y alumnado de un mismo centro como entre los diferentes centros que participen.
El proyecto busca recoger diferentes miradas sobre el entorno más cercano a los alumnos y alumnas participantes que deben recogerse en una GUÍA DIGITAL sobre la ciudad, el barrio, el pueblo…

HAMAIKA HAIZETARA quiere ser un recurso didáctico para facilitar al profesorado la utilización eficaz de la red y de las herramientas TIC en las aulas.
El proyecto estará abierto hasta el 30 de mayo y los trabajos de los centros participantes se colgarán en la página del proyecto para darles difusión.
Toda la información sobre el proyecto y las propuestas didácticas las encontráis en la página del mismo. Si os animáis a participar, rellenad este formulario.
Animaos a investigar vuestro entorno y compartir vuestro trabajo con los demás.