2012-02-09

Agur Elkarrekin; Kaixo Google

Funtzioak eta grafikoak webquesta
Orain dela 10 urte-edo sortu zen Gipuzkoan, Elkarrekin ekimena, Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin, Interneteko munduan lankidetzan aritzeko irakasleei laguntza emanez. Erkidegora zabaltzeko saiakera ere egin zen, baina Pepe Orengak proiektua utzi zuenetik maldan beherako bidea hartu zuen, eta zendu berri da. Bertan, ilusio eta ordu asko utzi genituen irakasle askok, eta denboraren poderioz, han sortutako webak (zelako tresna polita zen 1. Generador de webs hura) eta lantaldeak (ia 300 irakasle elkartu ginen Matematika irakasleok izeneko talde batean) ezerezean geratu dira (edo eraldatu dira, zeinek daki?).

Orain dela gutxi, Marije Ortego irakasleak idatzi zigun Elkarrekinen zuen webquest batengatik galdezka. Iralen egindako materiala berpizterik ba ote zegoen galdetu genuen, baina nonbait ezin omen zen ezer egin, baina... aurkitu genuen orduan argitaratutakoaren kopia bat, eta Mariajek berak sortu du Webquest berria Google-en site batean. Oraingoan, uste dugu asmatu duela, eta lasai egon daiteke: Elkarrekin eta Elkarrekin ordezkatu nahiean dabiltzan ekimenak desagertuko dira, baina Marijek sortutako Webquesta: Funtzioak eta grafikoak ez da desagertuko politiko eta teknikarien kudeaketa traketsa kausa.

No hay comentarios: