2012-02-10

Wiris-ekin gelarako materialak



Orain dela gutxi bukatu da Marisa Berdasco irakasleak dinamizatutako Matematika eta Wiris ikataroa. Bertan, 20 lagunek hartu dute parte, eta beste 20 kanpoan geratu dira.

Jaso ditugun eritzien arabera, eta partaideek egindako lanetan ikus daitekenez, aberatsa eta pozgarria izan da ikastaroaren emaitza. Uste dugunez, datorren urtean, berriro izango dugu Marisaren eskutik Wiris euskaraz ikasteko aukera. Izena emateko, adi egon beharko dugu.


Bitartean, ikastarorako Marisak sortutako Matematika eta Wiris sitean, norbera bere kaxa has daiteke ikasten. Marisa Berdaskoen nomina luzeari gehitu beharreko lan zoragarria da hau. Zorionak berari eta ikastaroan parte hartu duzuenoi!

2 comentarios:

marisa dijo...

Mila esker!

kgaraialde@gmail.com dijo...

Zorionak Marisa, datorren urtean ni era bai!