2012-03-07

R400 deialdi berria: animatu eta parte hartu matematika-baliabide interesgarriak itzultzen!

IRALEko kideek R400en deialdi berria argitaratu dute euren webean (komeni da web horretan paseoaldi patxaroso bat ematea gero eta atal interesgarriagoak topatuko ditugu-eta: kontsulta-zerbitzua, Softwarea euskaraz, EIMA katalogoa...).

R400 aurreko edizioen ondorioz, argitaratu berri da EDAD materialaren 1. DBHrako euskarazko bertsioa, Eskola 2.0rako oinarrizko baliabidea jotzen duguna. Hemen informazio gehiago 1. DBHko EDAD euskaraz baliabideari buruz.

Bestalde, Garatu ikastaro batean, Proyecto Gaussen aktibitateen zati eder bat itzuli dute gure irakaskide talde batek, laster blog honetan zehaztuko dugun moduan. Bai EDADeko baliabideak 2. DBHrako eta baita Proyecto Gausseko aktibitateak (LHrako zein BHrako) ere R400en itzultzen jarraitzeko aukera ederrak izan daitezke; eta lan horretan animatuko bazina gure eta Iraleko lagunen laguntza izango zenuke. Animatzen la zara? (Kontakturako mateguay@gmail.com, Animatu, oso esperientzia aberasgarri izan daiteke-eta. Aurretik lan horretan ibili direnekin kontaktuan jarriko zaitugu eta ekipoan lan egiteko aukera izango duzu!)

No hay comentarios: