2020-12-14

FESPMen GeoGebra baliabideen bilduma

FESPMek, Federación Española de Sociedades de Profesores de Matemáticas-ek, ekimen bat bultzatu du Unibertsitate aurreko maila guztietarako GeoGebra baliabideen bilduma bat egiteko asmoarekin. Ekimenean Erkidego desberdinetako elkarteek parte hartzen dute eta Euskadikoari, EMIE 20+11ri, Lehen Hezkuntzako 5. mailako baliabideen bilduma egitea tokatu zaio, lehenego fase batean. 

Aukeraketa egina dago baina orain, bigarren fase batean, baliabide horiek ea balekoak diren ebaluatzea egin beharko litzateke.

Lan hori egiteko 5. mailan Matematika irakasten jarduten duten edota  irakatsi ohi duten irakasleen parte hartzea izango litzateke hoberena, izan ere, baliabideen zuzentasuna zehazteko eskarmendua duten pertsonak egokienak izan daitezkeela dirudi.

Ematen ari bazara edo eman ohi baduzu LHko 5. mailan Matematikako klaseak animatuko al zara eginda dagoen proposamena errepasatzen? Tarea izango litzateke aukeratutako baliabideak ea egokiak diren edo ez zehaztea... eta talde-lanean egin ahal badugu askoz ere hobetogo. Animatzen bazara jarri gurekin kotaktuan mateguay@gmail.com helbideren bitartez. Eskerrik asko.

No hay comentarios: