2021-01-26

Adimen gaitasun handiak eta Matematika, Donostiako berritzegunean

Donostiako Berritzegunearen Bigarren Hezkuntzako  honako lan taldea (Unai, Nere, Marisol eta Alaitz) sarrera honetako izenburua den gaiarekin murgildu da aurten. 

Iaz Prestakuntza Ekimen Globalaren Matematikarako moduloa zabaltzen aritu ondoren oraingoan, eta jasotako eskaera batzuei erantzun nahiean, Adimen gaitasun handiak eta Matematika gaiarekin murgildu dira. 

Lehenengo trismestrean hainbat iturrietatik informazio bilketa egin ondoren ikastetxeetan euren ekimena aurrera ermateko baliabideak eta ondorioak bi arkezpenetan bildu dituzute, honako gaien inguruan:

  • Talentu matematikoa eta honen ezaugarriak aztertzea.
  • Ikasle hauei erantzuna ikuspegi inklusibo batetik emateko dauden baliabide metodologikoak eta lan dinamikak aurkeztea (horretarako aurkitutako baliabide guzti hauen sailkapena eta antolaketa egin dugu).
Euren lana partekatu dute beste berritzegunetako kideentzako baliagarria izan daitekelakoan eta, baita ere, ikastetxeetako mintegietan honen inguruko hausnaretan hasi nahi zezaketen irakasleen esku uzteko.

Hona hemen aurkezpen biak Donostiako berritzegunearen Moodlen:

No hay comentarios: