2021-04-20

Arrazoia eta proportzioa irisgarriak PhET-en

PhET-n argitaratutako azken simulazioa, Arrazoia eta proportzioa, alderdi berriak dakartza kontzeptu matematiko klasiko hori eskuratzeko bidean izan ere, betiko interakzioari, kolore eta soinuaren erabilera gehitu dizkiote, ikasle gehiagorentzako irisgarritasuna areagotzeko. Aurretik bazeuden beste zenbait simulazio irisgarriak bana honako hau da lehenengoa irisgarri jaio dena. Ea bide honi ekiten dioten.

Aplikazio honetan, arrazoiak ezagutu eta sortzerakoan, pantailaren koloreek eta mugimenduari lotutako soinuek ere adieraziko digute gure erantzunaren egokitasuna. Bestalde erantzuna saguaren bitartez edota, pantaila interaktiboetan, esku batzuk zuzenean mugituz, lortu daiteke.

Baliabide honekin arrazoiak eta proportzioak kontzeptuak eskuratzeko bidea zabaltzen zaie bai zailtasun edota ezgaitasun (ikusmen- zein entzumen-urritasuna) duten ikasleei bai ikasle guztiei, azken hauei kontzeptua eskuratzeakoan zentzumen gehiagoren parte hartzea bideratuz.

Hona hemen simulazioa, haren funtzionamendua ezagutu nahi baldin baduzu berton praktika dezakezu:


Eta ondoren simulazioaren erabilera azaltzen duen bideo bat:

No hay comentarios: