2021-04-28

Dan Meyer eta Problemen ebazpena

Pilar Etxeberriak aipatu zigun Dan Meyer, problemen ebazpenean aditua. Nonbait bere TED aurkezpen batek eman zion sona. Badugu saiaoren gaztelerazko transkripzioa.


Dan-en filosofia honako esaldian laburbildu daiteke:"Hezkuntzaren helburua -nik horregatik hautatu dut irakasle izatea- ikasleak era emankor batez pentsatzera eramatean datza, euren ardura sortarazten duten alderdien gaineko galdeketa eta hausnarketa bultzatuz. Helburua da mantxo eta sakon pentsatu dezatela errealitateko gaien harira eta ez arinkeritik eta berehalakotasunatik."

Dan-ek problemen ebazpenerako sustatutako protokoloak  hiru pausu izango lituzke:

  1. Problema-egoera erakargarri bat aurkeztea ikasleen jakin-mina pizteko modukoa. Galderak ikasleek sortuko lituzkete.
  2. Ikasleak ebazpenaren bila abiatuko dira irakaslearen ahalik eta laguntza urrienarekin. Ikasleek datuak, neurriak, estimazioak eskatzen baldin badituzte hartuko du parte bakarrik irakasleak horiek ematen.
  3. Ebazpena lortu ondoren baieztatu egingo da eta haren egokitasunari buruzko eztabaida irekiko da ikerketa-bide berriei erreparatuz.
Famatua egin da Dan Meyer's Three-Act Math Tasks, hiru pausutan ebazteko Dan-en problema-zerrenda. Bertan, besteak beste, honako galderetatik abiatzen da ebazpen-prozesua:
Ideas y recursos para la clase de matemáticas izeneko Logroñoko CIFEren ikastaro batean Antonio Omatos en aurkezpen interesgarri bat ikus daiteke problemen tipologia irudikatzeko: Lo mejor de Dan Meyer.

Garai batean problemen ebazpena ikasgelan eta denen artean eztabidatu deitzen genion prozesurako balabideak dira Dan-ek eskeintzen dizkigunak. Azken finean, beste baliabide bat problemen ebazpenerako, eta lan horretan hasteko metodologia zehatz baten laguntza eskatzen dutenentzako.

No hay comentarios: