2021-04-30

Geogebra ikasten Ibon Barrio-sen #FIKASI-kanalaren eskutik

Geogebra ikasteko bide anitzak ditugu. Ingelesez eta gazteleraz eskeintza handia dago, tutorialak zein Youtubeko bideotutorialak formatoetan. Bestalde, Geogebra Institutoen sareak prestakuntza zabala argitaratzen du. Badaude ere, irakasle banakoak euren lanak partekatzen eta, sarrera honetan, Ibon Barrio irakasleak sustatutako #FIKASI Youtube-kanala bermahaigaineratu nahi dugu. Blog honetako beste sarrera batean, FIKASI: Ibon Barrioren Fisikarako Youtube kanala gomendagarria izenekoan, aipatu genituen Ibonek Fisirako sortutako bideoak baina, oraingoan, Geogebra ikasteko eskeintzen digun sorta aipatzera goaz.


Urtebetean Ibonek 75 bideo baina gehiago argiratatu ditu, 8 erreproduzio-zerrendetan bikain antolatuak honako gaietan: Zinematika, FreeCAD, Arduino, Fisica 2 Bachillerato, SketchUp, GeoGebra, Química organiza eta Energia eta lana. 

GeoGebra izeneko kanalean 21 bideo ditu dagoeneko, gero eta interesgarriagoak eta osatuagoak. Baina bildumaren onurarik aipagarriena zera da: bideo hauek aukera bikaina eskeintzen digute Geogebraren bakarkako ikasketa bideratzeko irakasleoi, eta baita ikasleei ere. Tituloen artean honakoak topa daitezke:

Laster, Ibonek prestakuntza eskeintza plazaratuko digu GeoGebrara inguratu nahi dugunorentzat. Emango dugu horren berri laster hemen bertan. Bitartean badugu zer ikasi #FIKASI  Youtube kanalaren GeoGebra erreproduzio-zerrendan. Aukera bikaina gehien erabiltzen den matematikarako softwarera inguratzeko. Animatu.

No hay comentarios: