2021-06-14

Berritzeguneetako STEAM lan-taldeak 2020-2021 ikasturtean

Datorren ikasturtea izango omen da azkena zonaldeetako 18 berritzeguneentzako. 

Majina bat urtetan 2 berritzegune Araban, 10 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan aritu dira prestakuntza eta berrikuntzarako aholkularitza eskaintzen, Internet zabaldu zen aurretik. 

Baina agintariek zerbait berri antolatu nahi omen dute funtzio horiek betetzeko "Proiektuetara" lotuta "Teknika" ren modeloari atxikituta eta 7 esparruetan antolatua: 

Bileraren batean zehaztu omen dira hurrego zazpi esparruak izango omen dira:

  1. Hezkuntza eta berrikuntza arloan eragitea (ikerketa). 
  2. Aholkularitza eta prestakuntza. 
  3. Digitalizazioa eta ingurune presentzialaren arteko oreka. 
  4. Ikasleen garapen integrala (aniztasuna aintzat hartuta eta inklusioa). 
  5. Komunikazio gautasuna (hizkuntza eta kultur aniztasuna aintzat hartuta). 
  6. Eskola-Institutuen antolaketarako modu berriak (lidergoa). 
  7. Nazioartekotza (Europari begira).
Beraz orain arteko antolaketa etapetan, arloetan, curriculum garapenean... desagertuko da eta ohiko saioak ikastetxeetan Matematika, esaterako, ez dute izango bere leku propioa eta, nolabait, aurreko zazpi "proiektu" horietan disolbatuko dira, hori nonbait jarraitzea kontutan hartu nahi baldin bada behintzat.

Etorkizuneko kontuak alde batera utzita, aurten  STEAM esparruan bai Nagusiak zein zonalek egindako lanak aipatuko ditugu, beheraxeago. Izan ere, ikasturtearen bigarren lauhilabetekoan, saio presentzialak ezinezkoak izango zirela baieztu ondoren, lan-taldeen dinamika batean murgildu izan baikara honako bost esparruetan aipatzen diren lanak burutuz, besteak beste:
  1. Antolaketa eta dokumentazioa:  taldearen koordinazio bideak eta egindako lanen antolaketaz arduratuko zen: #bgSTEAM etiketa sare zozialetan erabiltzea adostu genuen.
  2. Lehen Hezkuntza: etapa horretan egon daitezkeen baliabideak eta berezitasunak jorratzeko: B01, Geometria: matematika manipulatiboa zotz eta gominolekin
  3. STEAM proiektuak: deialdiaren harira jorratu behar alderdi guztiak landuko ziren bertan: STEAM proiektuak  
  4. Pentsamendu konputazionala: pil-pilean dagoen ikas-irakaskuntzaren alderdi berri honek dakartzan gaiak jorratzeko:
    1. Site de Diseño 3D y programación
    2. Diseinu 3D- eta programazio-sitea
  5. STEAM online: pandemia egoeran ikas-irakaskuntzarako aukera berriak lantzeko lan-taldea: STEAM: Jarduera digitalak
Badago beraz lan zabala ezagutzeko eta erabiltzeko pil-pilean dauden STEAM esparru desberdinetan. Eskerrik asko kide guztiei egindako lan bikainarengatik.

_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

No hay comentarios: