2020-03-24

Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (6/X): Bideokonferentziak

Gaurko sarreran, Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (6/X)-ren gaian, Bideokonferentziak Meet-ekin, saioak online edo urrutiko bilerak egiteko tresna aztertuko dugu. Salbuespen egoera honetan klaseak ematen ari zaretenei, edota irakasleekin bilerak antolatu behar dituzuenei, baliagarria izan dakizueke bilera birtualak egiteko aukera ezagutzea. Seguruenik zuetariko askok erabiltzen dituzue eta ez duzue behar laguntzarik baina, behar bada, beste batzuk ez dituzue inoiz egin eta horeintzako doa ondorengo azalpen laburra.

Gaur egun aukera asko baldin badaude ere bideokonferentziak egiteko (Zoom, 40´´ tope eta 100 kide arte dohainik edo Jitsi librea eta erabat doakoa...) uste dugu ezagunena eta erabiliena gure inguruan Meet dela (Hangout-en bertsio aurreratua eta Gsuiteri lotua gure eskola-testuinguruan, artikulu honetan azaltzen den moduan). Meeten erabilera eskoletan azaltzen duen beste artikulu bat.

  • Bideokonferentzia bat antolatzerakoan komenigarria da aldez aurretik helburua, gaiak, luzapena eta partaideak (aukerazkoa edo dirrigorrezkoa den) zehaztea.
  • Saioan bertan komeni da puntual hastea, hitza emaile bat finkatzea, beste gailuak itzaltzea eta entzule aktiboa izatea. Baten batek jaso egin beharko du saioan eztabaidatyu edota erabakitakoa.
  • Saioaren ondoren laburpen bat  banatuko dugu adostutakoa gogorarazteko.

Hona hemen nola antolatu dezakegun bilera bat 
Meet-ekin. Parte hartezko lotura batean klik egitea baino ez dugu egin beharko baina ondoren bilera hori nola antolatu dezakegun azaltzen saiatuko gara ikas-irakaskuntzarako eskeintzen dituen baliabideetan fokoa ezarriz.


 ___


Irakasle askok aspaldi erabiltzen dituzte ikas-ikaskuntzarako gela-kudatzaileak, hau da, E-Learning-erako baliabideak (Google Classroom, Moodle, Edmodo... ) eta Simulazioak, laguntzaile matematiko moduan algoritmoak lantzeko edota modelizazio indartzeko. Irakasle horiek baliabideak partekatzen dituzte sarean eta horien berri ematen saiatuko gara egunero Irakasleen webguneak sorta (6/X) osatzen saiatuko gara.

5.- Jone Uria, bertsolaria eta matematikaria: 

  •  BertsomateEWKEn martxan jarri duen Hezkuntza Programaren baitan Bigarren Hezkuntzako ikasleei matematika-kontzeptuak errazteko ekimena matematikaren 100 kontzeptu azalduz.

___

Hurrengo eguneko baliabidea Bideotutorialak eta Santiago Fernández Fernández.

___
Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta:

No hay comentarios: