2020-04-02

Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (8/X): Bideoebaluazioak Edpuzzle-rekin

Gaurko sarreran, Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (8/X)-ren gaian, Bideoebaluazioak Edpuzzle-ekin jorratuko dugu. Beti, baina are gehiago salbuespen egoera honetan, klaseak on-line emateko aukera bat ezagutzea interesgarria izan daiteke irakasle ororentzat, eta irakasle askok dagoeneko erabiltzen badute ere, oraindik animatu ez direnentako laguntza izan nahiko luke sarrera hau.

Bideoebaluazioen zentzua zera da: ikasleek ikusi behar zuten bideo bat ea ikusi duten eta baiezko kasuan ea aprobetxamenduarekin egin duten baieztatzea, bertan azaltzen ziren zenbait ideia, kontzeptu edota datu gainean egindako galderei erantzunez.

Prozedura arruntena izan daiteke:

  1. Bideo interesgarri bat aukeratu ikasleek ikus dezaten.
  2. Bideoa editatu bertan zenbait galdera txeratuz nahi ditugun kopuruan eta uneetan.
  3. Galderez hornitutako bideo berri hori gure ikasleekin partekatu.
  4. Gure ikasleen erantzunak jaso eta horrekin neurtu ea ikustaldia probetxugarria izan den eurentzat erantzunene zehaztasunen arabera.
  5. Neurtutakoaren arabera ondorioak hartu, batez ere, bideoa ikusi ez dutenenkin edota erantzun okerrak aurkeztu dituztenekin euren ikasketa zihurtatzeko.
Hemen saiatu gara pauso horiek adierazten Princippiak argitaratu berri duen honako hau segituz:

___
Irakasle askok aspaldi erabiltzen dituzte ikas-ikaskuntzarako gela-kudatzaileak, hau da, E-Learning-erako baliabideak (Google Classroom, Moodle, Edmodo... ) eta Simulazioak, laguntzaile matematiko moduan algoritmoak lantzeko edota modelizazio indartzeko. Irakasle horiek baliabideak partekatzen dituzte sarean eta horien berri ematen saiatuko gara egunero Irakasleen webguneak sorta (8/X) osatzen saiatuko gara.

8.- Jesus Mª Rey, kide eta laguna. Jesus Mari gure ingurunean Flipped Classroom-en erabileraren aintzindarietako bat izan da eta ikastaro asko eman ditu estrategia didaktiko hau matematikarien artean zabaltzeko. Jesusen Youtube kanalean ehundaka bideo topa ditzakegu.

___

Hurrengo eguneko baliabidea Flipped Classroom eta Xabier Lizarraga
___

Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta:

No hay comentarios: